- EH Bilduk udal gobernuak martxan jarri duen Andoain elkarlanean dinamikaren inguruko balorazioa egin du. Herritarrei herrigunera gerturatzea eskatu izanak kualitatiboki eragin duela uste dute, hau da, herritar gutxiagok parte hartu dutela.

Sei bilera egin dira orotara; hiru Basteron, bat La Salle Ikastetxean, beste bat pleno aretoan eta azkena Ikastolak Rikardo Arregi kalean duen egoitzan. “Ez da auzoz-auzoko bilera erronda izan. Herrigunean egin diren bilera sorta bat izan dira, eta bertara hurbiltzea eskatu zaie auzoetako bizilagunei. Egitura aldaketa txarrera izan dela uste dugu, eta kuantitaboki asko nabaritu da; hautesiez gain, 85 herritarrek parte hartu baitute, eta horiei eskerrak eman nahi dizkiegu”, azaldu dute EH Bildutik.

Bileretan, gainera, zalantza ugari geratu da airean, koalizioko kideen ustez. “N-Iaren etorkizunaren aurrean erakutsitako jarrerak bereziki kezkatu gaitu, udal gobernuaren aldetik ez baita erantzunik eman. Ezezagutza edo gardentasun falta dago Foru Aldundiak dituen planen inguruan eta kezkagarria deritzogu Andoaingo interesak defendatzetik oso urrun kokatu delako udal gobernua”, aditzera eman dute. Antzekoa gertatu da, EH Bilduren ustez, errepide honek sortzen dituen soinuen kontrako panelen eskaerarekin.

Gauzak horrela, Andoain, herri bat bizitzeko egitasmoa osatzeko herriko eragile ezberdinekin bilerak egiteari ekingo dio EH Bilduk.