Errenteria - Berriki bilera egin zuten Oarsoaldeko lau udalerrietako udaltzainen arduradunek eta Ertzaintzaren arduradunek Errenteria, Lezo eta Pasaiako arduradun politikoekin.

Bilera hau bat dator Errenteriako Udalaren eta Ertzaintzaren artean akordio baten bidez iaz formalizatutako lan-ildoarekin, udalerriko segurtasuna handitzen jarraitzeko, baliabideak optimiza-tzeko eta informazio trukea eta fluxua areagotzeko. Azken batean, koordinazioa hobetzeko, erantzun arinagoa, azkarragoa eta eraginkorragoa emateko.

Bileran, Ertzaintzaren Errenteriako bulegoetan iaz jarritako salaketen berri eman zuten eta aditzera eman zutenez, arau-hauste penalak %1,01 jaitsi ziren, aurreko urtearekin alderatuta. - A.M.