Pasaia - Ikasturte honetan ikastetxe eta euskaltegiek, Pasaiako Udalaren laguntzarekin, familiei zuzendutako eskaintza berri bat landu dute, euskaraz ez dakiten gurasoez osatutako familientzako bereziki. Euskara modu ludikoan ikasteko aukera eskaini nahi diete, familientzako eduki espezifiko eta praktikoen bidez.

Eskaintza mistoa da. Batetik, gurasoentzako euskara eskolak eskainiko dituzte euskaltegiek, eta bestetik, hezitzaileen lagun-tzaz, familia guztiarentzako aisialdiko ekintzak egingo dituzte. Aisialdi eskaintza euskal kulturaren transmisioa lantzeko baliatuko da: kantuak, ipuinak, antzerkia, dantza... Gurasoen euskara eskolak astean bi orduko bi saio izango dira, haurrak ikastetxean dauden bitartean. Aisialdi ekintzak, berriz, ordu eta erdiko saio batean egingo dira astean behin, gurasoen eskola orduen ondoren eta haurrak ikastetxetik ateratzen direnean.

Izen-ematea ikastetxeetan bertan egin daiteke. Matrikularen %100 itzuliko da eskola-orduen %85era baino gehiagora bertaratuz gero. - A.M.