- Ostadar mendi taldeak Nafarroako Sarbil mendilerrora irteera antolatu du igande honetarako. Etxauritik Jaitzera joango dira. Bidean, Sarbil, Monte Grande, El Encinar eta Txarakardia mendiak igoko dituzte. Zailtasunik gabeko ibilbidea da. 19 kilometro inguruko luzera du eta ia 1.000 metroko desnibela. Parte hartu nahi dutenek Ostadar mendi taldearen egoitzan eman behar dute izena (gaur edo bihar 19.00etatik 20.00etara) edo ostadar@ostadar.org helbidera idatzi. Ostadar mendi taldearen egoitza Zumarragako kultur etxean dago