- Mertxe Aizpurua ipuin kontalariak Amona lo arazteko ipuinak ikuskizuna eskainiko du Legorretan. Herri Antzokian izango da bihar asteazkena, arratsaldeko 18.00etan. Lau eta zazpi urte arteko umeentzat zuzendutako ikuskizuna da. Ipuin kontaketara sarrera doakoa izango da. Gainera, bertaratutako haurrek sorpresa bat izango dutela jakinarazi du Legorretako Kultur Lantaldeak.