Hilabete honetako ekintzak noiz eta nola izango diren ezagutu da. Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak aurkeztu ditu, hain zuzen ere.

Urtarrila, matematikaren bila lelopean ospatuko dira datorren egunetako jarduerak.

Valladolideko Unibertsitateko Alfonso J. Poblacionek, El ABCdario de las matemáticas hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 14an, ostiralean.

Urtarrilaren 21ean aldiz, Euskal Herriko Unibertsitatetik datorren Pedro Alegriak, El chocolate infinito y otras des-ilusiones matemáticas solasaldia aurkeztuko du.

Bi berbaldi hauek Igartza Jauregian egingo dira, 19.00etan.

Francisco Gonzalezek, Madrileko Unibertsitate Complutenseko kideak, Leonardo Torres Quevedo: el origen de los drones hizketaldia jendeaurrera eramango du. Urtarrilaren 27an izango da, ostegunean, Lazkaoko Kultur Etxean.

Beasaingo Igartza Jauregira bueltatuz, urtarrilaren 28an, ostiralean, 19.00etan, Zein ekarpen egin zion Alan Turingek biologia matematikoari? hitzaldia bistaratuko dute Euskal Herriko Unibertsitateko Jone Apraizek eta San Bizente Ikastolako Idoia Maraurik.

Eta otsailaren 4an, Malagako Unibertsitateko Urtzi Buijsek, El problema más famoso de la historia plazaratuko du. 19.00etan izango da, Igartzan.

Bukatu berri da VIII. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki Lehiaketa. Urtarrilaren 28an, lehiaketako sari banaketa ospatuko da. Sarituak Igartza Jauregian elkartuko dira, 19.00etan.

Urtarrilaren 3tik 14ra bitartean, Ordiziako Barrena Jauregian "Leonardo Torres Quevedo: Zeruaren konkista. Lehen droneak" erakusketa ikusgai egongo da. Ondoren, urtarrilaren 15etik 27rako tartean, Lazkaoko Kultur Etxean izango da.

Urtarrilaren 28tik otsailaren 12ra, Beasaingo Igartza jauregian VIII. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki lehiaketako lanak erakusketa ikusteko aukera egongo da.

Jarraian, Ordiziako Barrena Jauregian ikusgarri egongo da, otsailaren 14tik 28ra bitartean.

Bestalde, 2021. urtean Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak hamar urte bete ditu.

Urte hauetan bidelagun izan dituztenei eskerrak eman nahi dizkie Lemniskatak: "Milaka pertsona izan ditugu entzule, ikusle edo partaide. Eta ehundaka hizlari. Ezin ahaztu, hau guztia aurrera ateratzeko Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko udalen laguntza. CAF, Orkli, Ampo, Irizar, Indar, Hine eta Lau Lagun enpresak, DIPC, CICnanogune, Goieki, Goitur, Goierri Valley eta EHUko Zientzia eta Teknologi fakulatearekin elkarlana. Eta beste hainbat kultur elkartekin ere: Argizpi, Asmube, Musika Eskola, etab."