- Urteari hasiera emateko haurrentzako puzgarriak ipini ditu Ordiziako Udalak. Udalerriko Beti Alai pilotalekuan kokatuta daude. Atzo, gaur eta bihar erabilgarri egongo dira 11.00etatik 13.30ak arte, eta 17.00etatik 20.00ak bitartean. Koronabirusaren pandemiaren eraginez puzgarrien erabilerarako zenbait neurri daude: edukiera mugatua da eta segurtasun neurriak errespeta-tzea ezinbestekoa da.