Zerain: Inozentzio Olearen oroimenezko saioa, gaur Zerainen

28.12.2021 | 00:10

Zerain– Abenduaren 28an, duela ehun urte, Zeraingo Mendarte baserrian Inozentzio Olea jaio zen. Bertso idatzietan, bertso gai jartzaile gisan eta prentsa idatziengatik egin zen ezaguna. Gaur, bere jaiotzaren ehungarren urtea ospatzeko, oroimenezko saio antolatu da Zerainen. Iñaki Murua bertsolariak eta Aitor Furundarena musikariak parte hartuko dute. Iluntzeko 18.30ean izango da elizan. Koronabirusaren pandemiarengatik segurtasun neurriak errespetatuko dira.

noticias de noticiasdegipuzkoa