- Lazkaoko Udalak eta Lazkaoko Euskaraldia Batzordeak euskara lelo lehiaketa antolatu dute udalerrian.

Lazkaoko edonork parte hartu dezake, bakarka edo taldeka, eta talde edo norbanako bakoitzak hiru lelo aurkeztu ditzake gehienez.Abenduaren 10era arte egongo da leleoa aurkezteko aukera, eta udaletxean aurkeztu beharko da.

Leloak euskararen inguruko esaldi motz bat izan beharko du eta ezin izango da aurretik beste lehiaketa batean saritutakoa aurkeztu.

Sari bakarra egongo da eta 100 euroko bono bat izango da, herrian euskal liburu, jolas edo diskak erosi ahal izateko.