- Tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzea eta merkatari nahiz bezero euskaldunak aktibatzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak "Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz" ekimena prestatu du. Orain, Lazkaoko Udala ekimenera atxiki da. Azaroaren 17an hasi eta gabonetan amaituko da.

Kanpaina hau hainbat eragilerekin elkarlanean bideratu da eta EAEko udalerri askok bat egin dute proiektuarekin, Lazkaok besteak beste.

Horren harira, Lazkaoko Udalak Betikoa. Gertukoa ekimena prestatu du udalerrirako, merkatarien parte-hartzearekin. "Kanpainak, euskara eta bertako merkataritzak berezkoak dituen bi kontzeptu lo-tzen ditu: hurbiltasuna eta konfian-tza", azaldu dute udaletxetik.

Kanpainaren lelo orokorra salerosketetan bezero eta saltzaileen artean ematen den harremanarekin lotu da. Leloaren asmoa herritarrak eguneroko erosketetan euskara erabil dezaten animatzea da. Horregatik, lehen hitza euskaraz egiteko gai diren kontsumitzaileei zuzenduta dago ekimena.

Parte hartzeko, establezimenduan euskaraz ulertzeko gai den lagun bat egon beharko da, bezero euskaldunei euskaraz egiteko.

Parte hartzen duten saltokietan hainbat bereizgarri jarriko dira, herritarrek jakin dezaten horietan erosketak euskaraz egin ditzaketela.