- Atzo zabaldu zen Ehumilak 22an parte hartzeko izen-emate epea, bueltan baitira Beasaingo lasterketa ospetsuenak.

Koronabirusarengatik alde batera utzi behar izan ziren Ehunmilak probak bi urtez. Antolatzaileen esanetan bi urte "gogor" izan dira. Orain, une zailenak atzean utzi ondoren, inoiz baino indartsugo datoz hiru mendi lasterketak.

2022. urteko uztailaren 8, 9 eta 10ean ospatuko da Ehunmilak proben hamaikagarren edizioa. Lasterketek bi parke natural, Aralar eta Aizkorri, eta 30 udalerri zeharkatuko dituzte guztira.

2022an, ohikoa den modulan, hiru lasterketa egingo dira: Ehunmilak Ultra-Trail, Goierriko Bi Haundiak, eta Marimurumendi Maratoia.

Hamaikagarren edizio honetan, izen-emate prezioa %5 igoko da. Ekitaldi honek duen maila mantentzeko asmoz hartu dute erabakia antolatzaileek: "urtetik urtera antolaketa handitzen joan da eta korrikalariei eskaintzen zaizkien baliabideak ere gehituz joan dira".

Ehunmilak proiektua sortu zenetik bigarren prezioen igoera da hau. Beraz, prezioek historikoki bigarren igoera izango dute, beti ere korrikalariei orain arteko babesa bueltan emateko helburuarekin. Izen-ematea www.ehunmilak.com-en egin daiteke. Bertan ere, hiru lasterketen araudiak eguneraturik aurkitu eta ikusi daitezke.