- Xabier Crehuet eta Goiatzen kontzertua izango da datorren igandean, azaroaren 7an. Emanaldia Legorretako Herri Antzokian egingo da, arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Sarrerek bost euroko kostua izango dute. Kontzertua Satto elkarteak antolatu du, Legorretako Udalaren laguntzaz. Covid-19aren pandemiarengatik segurtasun eta higiene neurriak mantendu beharko dira.