- Beste bost urtez, alegia 2026ra arte, elkarlanean enplegua sustatzen jarraituko du Anezkak, ekintzaileei lehen pausuak ematen laguntzen dien zentruak. Izan ere, Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, eta Beasaingo Udalak Anezka ekintzaileentzako egoitza kudeatzeko hitzarmena berritu dute.

Beasaingo alkate Leire Artola, Goiekiko presidente Mikel Plazaola eta Goiekiko zuzendari Iker Galparsoro izan ziren atzo Anezka enpresa gunean hitzarmena sina-tzen, zehazki, Kale Nagusiko 40 zenbakian.

Udalak enplegua sortu, bultzatu eta ekonomia sustatzeko asmoa duela adierazi zuen Artolak, eta hitzarmena nahi hori egi bihur-tzeko bidea dela gehitu zuen.

Goiekiko arduranek, bestalde, hitzarmenak Goierri eskualdeari balio erantsia ematen diola jakinarazi zuten.

Anezkak 20216ko maiatzaren 19an zabaldu zituen ateak. Enpresa gunea lau bulegoz eta bilera gela amankomun batez osatuta dago. Enpresa berriak sortu nahi dituzten ekintzaile berriei zuzenduta dago.

Lehenengo bost urteetan 12 enpresa kokatu dira bertan. Egun, lau bulegoak beteta daude: Ubikare, Optimiza, Andrameda eta Orekan enpresak dira gaur egun Anezka osatzen dutenak.