- Kirolzalek pilota txapelketa herrikoiaren zortzigarren edizioa antolatu du. Partidak, beti bezala, Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko dira. Zumarraga edota Urretxurekin lotura duten 16 urtetik gorako pertsonek bakarrik izango dute parte har-tzeko aukera.

Txapelketa bakarra izango den arren, hasierako ligaxkan maila ezberdinak egongo dira. Ligaxkako partidak larunbat goizetan jokatuko dira eta finalerdiak eta finala Goñiren omenezko pilota txapelketaren barne. Txapelketa abenduaren amaieran edo urtarrilaren hasieran abiatuko da.

Parte hartu nahi dutenek kirolzale.eus/txapelketa-herrikoia-2022 helbidean eman behar dute izena. Azken eguna urriaren 25a da. Pertsona bakoitzak 25 euro ordaindu behar du. Antolatzaileek bikote bakoitzari pilota bat oparituko diote eta pilotari bakoitzari kamiseta bat. Gainera, Beloki pilotalekuan entrenatzeko aukera edukiko dute.