Beasain: Gorputz guztiak dira oso ederrak

13.10.2021 | 00:37
Ordizian egindako erakusketa.

'Balio erantzia' erakusketak arrakasta handia izan du herri guztietan, baita beasainen ere

Josu Marotok eta Ekaitz Goikoetxeak gizakia maite dute. Edozeren gainetik. Giza irudia gustuko dute. Giza gorputza. Edozein estereotipo gaindituta.

Hori azaleratu dute Balio erantzia erakusketan. Giza irudia lantzen dute Marotoren marrazkien eta Goikoetxearen hitzen bitartez. Zumarragarraren eta beasaindarraren fusioak gorputz guztiak oso ederrak direla erakusten du.

Orain, Beasainen dago erakusketa ikusgai urriaren 1etik, eta bihar, urriaren 15ean, itxiko ditu ateak. "Harrera ezin hobea izan du gure lanak ", jakinarazi du Ekaitz Goikoetxeak. Guztira, ia 1.000 pertsona liluratuta geratu dira erakusketarekin Zumarragan eta Ordizian, ikastetxeetan eta kultura-etxeetan, besteak beste. "Jakin min handia erakutsi dute, batez ere, gazteek gaiarekiko", gaineratu du Goikoetxeak.

Hunkigarria Urte hasierarekin betera hasi zen Josu Maroto ilustra-tzailea Balio erantzia erakusketaren marrazkiak izan direnak sortzen. Nahi gabean egin zituen, terapia modura alegia.

Alaba anorexia prozesu batean barneratua zuen une hartan. Egoera horretatik eratorrita ekin zion ilustrazio sortari.

Konturatzerako ehun giza gorpu-tzen irudiak zituen eginak bere iPadean. Irudi biluziak.

Forma ematea Irudiak esku artean zituela aurkitu zen Maroto. Ordea, zerbait zuten faltan: Ekaitz Goikoetxea.

"Aspalditik nahi izan dugu elkarrekin lan egin", adierazi du beasaindarrak. Eta hau zen aukera. "Josuk marrazkien atzean zegoena azaldu zidan eta zeren bila zebilen: irudiek iradokitzen zidatena hitzen bitartez adieraztea nahi zuen". Baietz esan zion, noski.

Marrazkiak bezain azkar iritsi ziren hitzak eta martxorako bazuten dena prest. Zumarragan ekin zioten erakusketari, eta jada, Beasainen dago.

Gazteenak Puri-purian daude estereotipoak, eta oso indartsu hauek eragiten duten mina. Batez ere, gazteenen artean.

Josu Marotok eta Ekaitz Goikoetxeak ikusleekin topaketak egiten dituzte, erakusketaren esanahia zuzenagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Ostegun honetan, Goikoetxeak Beasaingo Institutuko lehenengo batxilergoko gazteak bisitatuko ditu gorputz guztien edertasunaz berri emateko.

noticias de noticiasdegipuzkoa