- Beasaingo Arangoiti adinekoen egoitzako nagusiei covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jarri zaie.

Urtarrilaren 7an eta 28an hasi zen txertaketa adinekoen egoitzan eta atzo pertsona ahulenak koronabirusetik babesten jarraitu zen.

Arangoiti birusaren eraginetik salbu mantentzeko egin diren ahaleginak lehentasuna izan dira Beasaingo Udalarentzat. Hala ere, birusak gogorren kolpatu dituenak adinekoen egoitzako egoiliarrak izan dira.

Nagusienen osasuna eta ongizatea babesten jarraitzeko, besaulki berriak erosi dira,mugikortasun urriko egoiliarrak esertzeko.