- Urriaren 15ean Beasaingo Irakurle Taldeak ikasturte berriari hasiera emango dio. Joxean Agirreren Distira eta alderantzia eleberri laburraren txanda izango da lehenengo.

1920ko hamarkadan Parisen kokatzen den nobela laburra da Joxean Agirrek aurten kaleratu duena.

Igartza Jauregian elkartuko da taldea arratsaldeko 17.30ean liburuaz solasean aritzeko.

Beasaingo Irakurle Taldea hilean behin elkartzen da Igar-tzan etxean irakurgai izandako liburuaren inguruan solasean aritzera.

Liburuak Beasaingo Udal Liburutegiak jartzen ditu eskuragarri. Taldean parte hartu nahi duenak liburutegian lortu ahalko du behar den liburua.

Beasaingo Udalaren lagun-tzaz, Irati Goikoetxea beasaindarra arduratuko da, beste urte batez, taldearen tertulia saioak gidatzeaz.