- Mitoaldiaren programaren baitan, Ataunek ibilaldi gidatua antolatu du San Gregoritik Ergoiena auzora, Joxe Arratibelen kabi izan zenera.

Arratibelen bizitzan garrantzi-tsuak izan ziren lekuak ezagu-tzeko aukera eskainiko du ibilaldiak. Bestalde, ataundar ospetsu gehiagoren inguruko legendak eta istorioak ere azalduko dira.

Ibilaldia urriaren 9an, larunbatean, izango da, goizeko 9.30ean eta bi orduko iraupena izango du. Parte hartzeko aurretik plaza erreserbatu behar da jentilbaratzake@gmail.com-era ida-tziz.