Ataun | Hastear dago Ataungo Mitoaldia

29.09.2021 | 00:50
Atzoko Mitoaldiaren aurkezpena.

Urriaren 1ean hasi eta azaroaren 6a bitartean ospatuko da; 'jentilen etorrera' izango da azken ekintza

Jentilbaratza Kultura Elkarteak, Barandiaran Museoak eta Ataungo Udalak elkarlanean, IV. Mitoaldiaren egitaraua aukerztu zuten atzo. Jentilen Etorreraren berri ere eman zuten; aurten 40 urte beteko ditu mitologiako personaien kale an-tzezpenak.

Ataunek mitologia, ipuin eta kontu sorta zabala du Joxe Migel Barandiaranen lan handiarengatik. Mitologiarekiko afizioa izan du beti herriak, eta tradizio hori paperean bildu zuen Barandiaranek, inoiz ahaztu ez zedin.

Egun, Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Barandiaran Museoak Joxe Migel Barandiaranen lanari jarraipena ematen diote: "Urteak daramatzagu elkarlanean, beti ere euskal ondarearen berrerabiltzean, ingurumen sentikor-tzearen sustapenean eta Ataunen osoko garapenean ekarpentxoa egiteko itxaropenarekin". Elkarlanaren emaitza da Mitoaldia izeneko ekimena. "Aurreko urteetako erantzuna ikusita, aurten berriro ere sendotuta eta handituta dakarkigu proiektua".

Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izateko helburuz, urriaren 1etik azaroaren 6ra arte ospatuko da Mitoaldia. Egitaraua zabala eta anitza da, eta azken egunean gauzatuko da Jentilen Etorrera antzezpen berezia.

Astean ekitaldi bat Bernardo Atxagak eta Anjel Elustondok emango diote hasiera Mitoaldiari, Joxe Arratiblel idazle eta ipuin biltzaile ataundarraren ekitaldian parte hartuz. Ipuinez eta kontu zaharrez mintzatuko dira urriaren 1ean, ostiralean, 19.00etan, Herri Antzokian.

Urriaren 9an, larunbatean, San Gregoriotik Eroiena auzora ibilaldi gidatua ospatuko da, Jon Aizpururen eskutik. "Joxe Arratibelen kabi, bere bizitzan izan ziren leku garran-tzitsuak ezagutzeko aukera izango dugu eta beste legenda eta ataundar ospetsuei buruzko azalpenak ere emango dira".

Mitologiatik Jentilakera saioaren unea izango da urriaren 20an, asteartean. Barandiaran Museoan ospatuko da Aritza Bergararen hitzaldia. Bestalde, bigarren eleberriaren aurkezpena ere egingo du Ataunen.

Jentilen etorrera 1981ean sortu zen eta Euskal Mitologian oinarritutako ikuskizun berezia da. Herri antzerkia zutabe eta garai bateko sinesmenak ardatz. Urtero bizpairu legenda edo istorio irudikatzen dira. 50 inguru herri aktorek hartzen dute parte, 150 bat lagun kale ibilaldiko pertsonai moduan eta antolaketa lanetan.

Ekitaldia azaroaren 6an izango da, arratsaldeko 18.00etan.

Lehenengo ekitaldia ostiralean izango da eta Bernardo Atxagak eta Anjel Lertxundik parte hartuko dute

noticias de noticiasdegipuzkoa