- Baserrian ere jaio dira izeneko ipuin kontaketa ikuskizuna antolatu du Legorretako Udaleko kultur lantaldeak. Amaia Elizagoien eta Irati Celestinok eskaintzen duten ikuskizuna irailaren 29an izango da, Herri Antzokian arratsaldeko 18.00etan. Ipuin kontaketa 0-3 urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Parte hartuko duten gurasoek izena eman beharko dute aldez aurretik Udalean. Sarrera doakoa izango da.