- Oin Arin Dantza Taldeak helduentzako dantza ikastaroa antolatu du, Lazkaoko Udalarekin elkarlanean. Ikastaroa 2021eko urritik 2022ko ekainera arte izango da, eta entseguak ostiraletan izango dira Lazkaoko Areria Aretoan, 19.30etik 20.30era. Izena emateko epea zabalik dago jada, eta irailaren 30era arte luzatuko da. 18urtetik gorako edonork parte hartu dezake dantza ikastaroan. Interesa dutenek oinarinlazkao@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidali beharko dute.