Beasain: ehunka dantzarik parte hartu dute Dantzarien Kofradiaren egunean

'Pasatxo' ohorezko kofradekidea, duela gutxi zendua, omendu zuten

12.09.2021 | 01:42
Dantzariak plazatik irtetzen.

Beasain – Irailaren bigarren larunbata egun berezia izaten da Beasaingo dantzarientzat. Igartzako Dantzarien Kofradiaren eguna ospatzen baita; aurten, atzo izan zen.

Ohiko formatua berreskuratu du ospakizunak hamabostgarren edizio honetan, koronabirusaren pandemiak baldintzatu baitzuen 2020an. Musukoa izan zen bereizgarri bakarra, eta noski, Xabier Sarriegi Olano Pasatxo ohorezko kofradekidearen falta. Duela hilabete batzuk zendu zen dantza-maisua, euskal dantzen munduan utsunea handia utzita.

Pasatxok Beasaingo bandera eramaten zuen dantzarien desfilean. Atzo, bere seme Joseba Sarriegik hartu zion lekukoa.

Jaia 12.00etan hasi zen herriko plazan, kanpaiek Maritxu nora zoaz kantua jo zutenean. Leire Artola alkateak Beasaingo bandera entregatu eta dantzan abiatu ziren, ezpata artean, ehunka dantzari, Igartzako monumentu multzora arte. Bertan, dan-tzan jarraitu zuten, musika eta jai giro artean.

12.30ak aldera ekitaldi nagusiaren unea izan zen, Igartzan. Aforoa murriztua izan zen, eta bertaratutakoek aulkietan eserita eta musukoa jantzita disfrutatu zuten ikuskizunaz, osasun krisiarengatik ezarritako protokoloa jarraituz.

Dantzariek ezpata-dantza saio osoa dantzatu zuten ibaiaren bi er-tzeetan, eta zubian bertan.

2007an jaio Igartzako Dantzarien Kofradiak 2007an izan zuen jaioteguna eta irailaren 9an ospatu zen, lehen aldiz, dantzarien egun berezia, Igartzako monumentu multzoan.

Pasatxo kide klabea izan zen Kofradiaren fundaziorako. 2016an ohorezko kofradekide izendatu zuten.

Joseba Juare Mendizabal ere, oroimenean izaten dute Igartzako Dantzarien egunean. 2014ean hil zen dantzari eta kofradekidea.

Hamabostgarren edizioa izan da aurtengoa eta ohiko formatua berreskuratu du: plazatik Igartzaraino abitu ziren dantzan, ezpata artean

noticias de noticiasdegipuzkoa