- Larunbat honetan, uztailak 24, Akilino Izagirre Zepai bertsolaria hil zela 50 urte beteko dira. Horregatik, Idiazabalgo Udalak oroimen ekitaldi bat antolatu du. Idiazabalgo bere etxearen atarian ospatuko da, eguerdiko 12.00etatik aurrera. Zepai Azpeitian jaio bazen ere, Idiazabalen ezkondu eta taberna bat zabaldu zuen bertan. Oso gaztea zenetik erakutsi zuen bertsotarako gaitasuna.