- Udan haurrek eta helduek Seguran zer egin izan dezaten, Segurako Udalak kultur ekimenak antolatu ditu uztail guztian zehar.

Aste honetan dokumentalen txanta izango da, eta bien bitartean, hitzaldiena ere.

Gaur asteartea, uztailak 20, Masala Soul Project dokumentala proiektatuko da, eta bere protagonistak istorioa zuzenean partekatuko du bertaratzen direnekin.

Josu Maroto Urretxuarraren istorioa da eta Pakistanera bere lagun pakistandarren ezkontzara egindako bidaiaren inguruko bizipenak kontatzen ditu.

Bestalde, uztailaren 22an, ostegunean, Iragana Orain Oraina Gero dokumentala ikusgarri egongo da Segurako Parrokian. Laureano Tellerian oinarriturik, Segurako memoria landu eta jasotzen duen proiektua da. Sarrerak udal liburutegian eta Udaletxean daude salgai. Prezioa hiru eurokoa da.