- Jentilen lurraldean iparraren bila orientazio-jolasa antolatu du Barandiaran Museoak Ataungo San Gregorio Auzoan. Jolasa famila giroan gozatzeko da, Euskal mitologia eta orientazioa lantzen den bitartean. Atzo lehen saioa ospatu zen, eta hurrengoak uztailaren 31an eta abuztuaren 14an eta 28an izango dira. Izena aldez aurretik ematea ezin bestekoa da 943180335an. Sarreraren prezioa hiru eurokoa da.