Pandemiaren kalteak murrizten

10.07.2021 | 00:02
Maitane Alvarez, alkateordea eta Adur Ezenarro, alkatea. Argazkia: N.G.

Ordiziako udalak dirulaguntza zuzenak emango ditu ostalaritza, akademia eta bidaia-agentziei

Krisi ekonomikoaren testuinguruan murgildu du gizartea koronabirusaren pandemiak. Ez da erraza izan inorentzat aurrera egitea. Batzuk erdibidean geratu dira; beste batzuk, berriz, zailtasunak gainditzeko, ez dauden lekutik atera dituzte indarrak. Orain, badirudi egoera normaltzen ari dela eta argia ikusten hasi dela tunelaren amaieran.

Ordizian gauza bera da gertatzen ari dena; eta udalerriko egoera hobetzeko lanetan dabil Udal Gobernua. Horren harira, atzo goizean Adur Ezenarro alkateak eta Maitane Alvarez alkateordeak ezagutzera eman zuten Ordiziako Udalak ostalaritza, akademia eta bidaia agen-tziei bideratuko dituen dirulagun-tza zuzenak.

Udalak ezarritako eskakizunak betetzen dituen establezimendu bakoitzari 1.400 euroko dirulagun-tza emango zaio. Guztira, 88.000 euro bideratuko ditu Ordiziak laguntza hauetarako.

"2020.urte guztian zehar bizi izan dugun ziurgabetasun egoera honetan, ostalaritzako sektoreak kalte handiak jasan ditu pandemian izan ditugun murrizketa guztien ondorioz", adierazi zuen Adur Ezenarrok. "Era berean, murrizketek ere eragin handia izan dute talde zerbitzuak ematen dituzten akademietan", gehitu zuen. "Bestalde, lurralde historikoen eta udalerrien itxiera perimetralak ere, eragin izugarria izan dute bidaia-agentzietan", esanez amaitu zuen diskurtsoa Ordiziako alkateak.

laguntza norentzako? Ostalaritza sektorean lan egiten duten norberaren konturako langileek edo autonomoek, ondasunen erkidegoek, sozietate zibilek, mikroenpresek eta enpresa txikiek lortu ahalko dituzte Ordiziako Udalak bermatzen dituen dirulaguntzak.

Gainera, ondasunen erkidegoan edo sozietate zibilen kasuan, horietan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak izango dira onuradun.

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 6tik uztailaren 28ra bitartean da.

noticias de noticiasdegipuzkoa