- Covid-19aren pasaportea ateratzeko zerbitzua martxan jarri du Lazkaoko Udalak. Udal Liburutegian gauzatu daiteke eskaera.

Uztailean, 10.00etatik 13.00etara; eta irailaren 6tik aurrera, 16.00etatik 19.30era dago zerbi-tzua herritarren erabilerarako. Pasaportea ateratzea doakoa da.

Udalak, batez ere, jende helduari edota Interneteko konexiorik ez duten pertsonentzat zuzendu du zerbitzua.

Pasaporteak Europan barrena lasaitasunez bidaiatzeko balio du. Bertan, pasaportea daramanak txertoa jaso duen, PCR negatiboa duen edo antigorputzak dituen adierazten da.