- Euskararen erabilera esparru desberdinetan bultzatzeko asmoz, eta euskararen ezagutza eta hobekuntza sustatzeko helburuz, Ordiziako Udaleko euskara sailak dirulaguntzak emango ditu euskara ikasteko.

Mota desberdinetako dirulagun-tzak izango dira Udalak banatuko dituenak: Ordiziarrak direnei eta euskara ikasi nahi dutenei matrikularen %100 ordainduko zaie. Hala ere, baldintza batzuk bete beharko dituzte.

Ordiziako Udalarekin hitzarmena sinatu duten Ordiziako enpresetako, dendetako eta tabernetako langileei eta kirol elkarteetako entrenatzaileei matrikularen %85arekin lagunduko zaie.

Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa euskaraz egiteko eta kirol arloan prestakuntza euskaraz egiteko, Udalak matrikularen %30 ordainduko die interesa dutenei.

Kirol elkarteek laguntza formazioa euskaraz emateagatik prestakuntza saioaren %50 ordaintzeko dirulaguntza jasoko dute.

Bestalde, webguneak, errotuluak eta irudi korporatiboa euskaraz jar-tzeko laguntzak ere eskainiko ditu Ordiziako Udalak.