- Aurreko urteko etenaren ondoren, bueltan da Legorretako reggae jaialdia. Gaur eta bihar artean, Legorreta musikaz girotuta egongo da. Legoreggae jaialdiak maila altuko musikari euskaldunak, estatu mailakoak zein mundu mailakoak bilduko ditu. Gaur, ostirala, Emeterians Live Dub, Skabidean, eta Revolutionary Brothers izango dira eszenatokian. Bihar, Mo'Kalamity eta The Wizardsen eta Trikoma bandaren txanda izango da. Bi eguneko jaialdiari amaiera emateko, Revolutionary Brothersek itxierako kontzertua eskainiko du. Musikaz gozatzeaz ez ezik, taberna zerbitzuaz ere disfrutatu ahalko da.