- Udal Brigada hainbat mantentze lanekin dabil. Maiatzean burutu dituztenen artean, herri osoko kanaleta eta sareten garbiketa gauzatu dute. Altzariak konpondu dituzte eta zuhaitzen alkorkeak garbitu. Horretaz gain, estali gabeko igerilekuen egurrezko hesiak hobetu dituzte. Bestetik, San Benito Ikastolako itxitura berritu da, herriko zakarrontzien mantenua egin eta berri batzuk ipini.