- Pil-pileaun dauden bi gairen inguruko hitzaldia antolatu du Beasaingo EH Bilduk. Zehazki, Palestinako eta Mendebaldeko Sahararen gatazken egoerari buruzko berbaldia izango da, gaur, arratsaldeko 18.30ean, Igartza Jauregian gauzatuko dena.

Thamer Birawik, Euskal Herrian bizi den palestinarrak, hitz egingo du Palestina aske baten alde eta pertsona guztientzat eskubide berberak aldarrikatuz, eta Garazi Hach Embarek saharar-euskaldunak Mendebaldeko Sahararen askatasuna lortzeko bideaz min-tzatuko da. Bertaratzeko, izena eman behar da 644 949 157zenbakira idatziz.