- Goierriko baserrietako ohitura zaharrak berreskuratzeko eta denboran zehar mantentzeko, Olaberriko Udalak Ukendu Tailerra antolatu du larunbaterako. Saioa goizeko 10.00etan hasiko da eta hiru orduko iraupena izango du. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da Jubilatuen Elkartean. Sendabelar desberdinak erabiliko dira, gure arbasoek egiten zutena gogoratzeko.