- Udako denboraldia ez ezik, 2021-2022 ikasturteko jarduerak ere prestatzen dabil Joxemiel Barandiaran Lazkaoko Kiroldegia.

Haurren igeri ikastaroak martxan jarri ditu udal kiroldegiak eta ekainak 30era bitartean izena emanda daudenekin egingo da taldeen osaketa eta antolaketa.

2021eko urrian hiru urte beteta edo gehiago dituztenentzat zuzenduta daude ikastaro hauek. Parte hartzeko, ekainak 30a baino lehen izena eman beharko da kiroldegian bertan, presentzialki.

Bestetik, kirol eskaintzaren barruan,Kirolanitzak jarduera dago, lazkaotar gaztetxoen talde batek proposatua.

Lazkaoko Udalak eskaera onartu du eta 2008an jaio diren neska-mutilentzat jarduera ahalbidetu du. Interesa dutenek ekainaren 6a baino lehen izena eman beharko dute Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian.

Udalak gazteenen arten ariketa fisikoa sustatu nahi du, osasunarentzat duen onura anitzengatik. Gainera, haurren arteko harremanak sustatu eta elkarlana bultza-tzeko era ere bada. -