- Bertso saioa antolatu du Olaberriako Udalak larunbaterako. Arratsaldeko 7etan, Plaza Txikian, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Iker Zubeldia eta Maialen Akizu eszenatokira igoko dira bertsoak kantatzera. Saio honetako gai jartzailea Mikel Urteaga izango da. Koronabirusaren pandemiarengatik, segurtasun eta higiene neurri guztiak bermatzeko, ekitaldiko plaza kopurua mugatua izango da.