Idiazabal | Zeramika eta Pintura erakusketa Idiazabalen

31.05.2021 | 00:16

Idiazabal– Zeramika eta Pintura erakusketa ikusgai egongo da Idiazabalgo Areto Nagusian, gaurtik ostegunera bitartean. Erakusketan, urtean zehar zeramika eta pintura ikastaroetan parte hartzen duten herritarren lanak egongo dira ikusteko. Goizez 9.00etatik 12.30era, eta arratsaldez 16.30etik 19.00etara disfrutatu ahalko da arteaz Idiazabalen.

noticias de noticiasdegipuzkoa