- Iñaki Artola alkateak eta Maialen Arregi Hiritik Ateko kideak Idiazabal, guztiontzako espazioak eraikitzen prozesua aurkeztu zuten astelehenean. Helburua, mugikortasunari eta espazio publikoari lotutako epe erdiko erronkak herritarrekin elkarlanean lantzea da. Prozesu honek hiru fase izango ditu, eta bigarren fasean herriko haurrek eta helduek parte hartu ahal izango dute, oztopoak identifikatzeko.