- XIX. mendeko estanpa originalen bidez grabatuen bilakaera erakusten duen Urgullen magalean esposizioa estreinatu du Zumalakarregi Museoak . Esposizioak . San Telmo Museoko eta Gipuzkoako Foru Aldundiako bildumen bitartez, Donostia irudikatzen duten XIX. mendeko grabatu onenak daude bertan ikusgai. Gipuzkoako hiriburuaren garapena eta garaiko irudien difusioa ikusteko aukera ematen du Ormaiztegik.

Gainera, gai hauen inguruan hausnarketa egitera bultzatzen du gizartea Zumalakarregi museoak, haur eta helduentzako tailerrak, hitzaldiak eta bisitak antolatuz.

Pasa den maiatzaren 13an, María José Telleriak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, eta Jon Enrique Galarzak, Ormaiztegiko Alkateak eta San Telmo Museoko ordezkariak, aldi baterako erakusketa honen aurkezpena egin zuten. Esposizioa urriaren 31ra arte egongo da Zumalakarregi museoan.

Goierri Mende bat lehenago. Posta-txarteletako irudietan erakusketa osagarria ikusgarri egongo da Ormaiztegiko Gizarte etxean, ekainaren 30era arte.

Erakusketa hau Lemniskata Zien-tzia Elkarteak eginikoa da, eta honek aktualitatera begirada bat errepresentatzen du. Horretarako, Zumalakarregi Museoak, Arteriak elkartearekin elkarlanean, deialdi artistikoa zabaldu zuen. Eli Ruperez artistaren pieza izan zen irabazlea. Hau, ekainean inauguratuko da, eta honen bidez, egungo ilustrazio digitalari erreferen-tzia egingo zaio.

Horretaz gain, Ramón Lobo idazle eta kazetariarekin hitzaldia ospatuko da, egungo gerra kazetaritzara gerturatzeko.

Maiatzaren 18an Museon Nazioarteko Eguna ospa-tzeko, ICOMek proposatutako Museon etorkizuna: berreskuratu eta berrimaginatu lelopean, hainbat jarduera antolatu ditu Zumalakarregi Museoak.

Astearten, maiatzaren 18an, Urgulen Magalean aldi beterako erakusketara doako bisita gidatua eskainiko du Mikel Alberdik, erakusketaren komisarioak.

Larunbatean, maiatzaren 22an, estampazio tailerraz disfutatzeko aukera egongo da Mattin Sormena artistarekin.

Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea. Horrela, covid-19aren aurkako neurriak errespetatzea ahalbidetuko da.