Goierri | Erabilitako pilak biltzeko bi edukiontzi berri daude

Ezkiaga etorbidean eta Gipuzkoa plazan kokatu berri ditu Sasieta mankomunitateak

12.05.2021 | 01:00

beasain – Erabilitako pilak biltzeko bi edukiontzi berri jarri ditu Sasieta mankomunitateak Beasainen, kutsakorrak izan daitezkeen pilen bilketa errazteko. Ezkiaga etorbideko 12. zenbakian eta Gipuzkoa plazan, Lanbideko bulegoen aurrean kokatuta daude.

Udalerriak edukiontziak zahar-berritu ditu eta guztira zortzi berri daude. Otsailean, hauetako sei margotu eta txukundu ziren; Usategi kalean, Barrendain plazan, Mariarats kalean, Senpere merkatal zentroan, Erauskin plazan eta Zapatari kaleko biribilgunearen ondoan kokatuak daude.

Edukiontzi hauetan edozein eratako pilak eta bateriak utzi daitezke.

noticias de noticiasdegipuzkoa