-2030eko Garapen Jasangarriko Helburuak irakurri ondoren, herriko bost ikastetxeetako gazteak udaletxean izan dira identifikatu dituzten arazoak eta alternatibak aurkezten. Leire Artola alkatearekin eta Adur Ugartemendia Lurralde saileko batzordeburuarekin elkartu dira. Basoa Ernatzen proiektua izan da aurten protagonista, honekin udalerriaren egoera zein den aztertu dute. Bestalde, zaborraren kudeaketari ezinbesteko garrantzia eman diote Beasaingo gazteek. -