Lazkaoko Udalak kultur egitarau oparoa antolatu du datozen hiru hilabeteetarako pandemiak gogor kolpatutako sektori bati laguntzeko. Maiatza, ekaina eta uztaila giro onez josia egongo da Lazkaon. Herritarrek hamabost kultur ekintzaz gozatuko dute.

Aste honetako ostiralean, maia-tzaren 7an, emango zaio hasiera kultur egitarau ugari honi. Drindots & konboak izango da Lazkao alaitasunez eta zorionez beteko duten lehenak.

Covid-19aren eragina orandik nabaria den arren, herriak atsedenaldi une batez disfrutatu ahal izango du, baldin eta Udalak ezarritako segurtasun eta prebentzio neurriak errespetatzen badira.

"Guztiok dakigu jada pandemiak eragin gogorra izan duela kultur sektorearengan eta Udaletik, kultur eragileen lana balioan jarri eta indartzen jarraitu nahi dugu, baita lazkaotarrei herrian egin ahal izateko plan eta aukera berriak eskaini ere", adierazi dute. "Herriko kultur eragileek lan asko egin dute garai zail hauetan, eta herriko agendan beti izango dute beraien txokoa", gehitu dute Udaletik.

Musika kontzertuak, antzezlanak eta filmak izango dira Lazkaon ikusgai egongo diren ekitaldiak. Herriko artistak, Vulk & Arrotzak, Laburbira, Loreak eta Zauriak, Tartalo, Kalakan, Losers antzerki-emankizuna, Orkestrina Band Jazpana, Ainhoa Larrañaga, Los Cazahuates, Unidad Alavesa, Tor Magoa, Gozategi eta Zinea izango dira herria jai giro berezian murgilduko dutenak.

Koronabirusak emanaldiak ohiko moduan ospa-tzea oztopatzen du, ondorioz, aforo murriztua egongo da, sarrera-irteeren kontrol zorrotza egingo dute, eta garbiketa eta desinfekzio lanak sendotuko dira. Halaber, ekitaldietarako sarrerak aurrez hartu beharko dira www.lazkao.eus webgunean edo Lazkaoko Udalean.