- Apirilean jaulkitako 1.500 bonok hamar egunetan agortu ondoren, Lazkaoko Udalak 1.000 merkataritza bono gehiago jarriko ditu salgai bihartik aurrera. Hala, hirugarren edizioko bigarren bono sorta jarriko dute martxan, eta honek ere aurrekoaren baldintza berberak izango ditu: 30 euroko prezioan 40 euroko eroste-ahalmena izango dute. Herritar bakoitzak gehienez bost bono erosteko aukera izango du eta horiek Lazkaoko 60 saltokitan erabiltzeko gaitasuna izango dute.

Txartelak Lazkaoko Udaletxean egongo dira salgai, goizeko 8.00etatik arratsaldeko 18.00etara bitartean, agortu arte.

Bonoak zenbakituta egongo dira, eta eroslearen NAN zenbakia gordeko da bonu bakoitza saltzean.

Lazkaoko Udalak 2021ean merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza suspertu eta sustatzeko Susper-tze Planaren baitako ekimena da hau.

Baserritar ekoizleen produktuak merkaturatu eta lehen sektorean mugimendu ekonomikoa sortzeko, Udalak sektoreari zuzendurikoak ere sortu ditu, 200 ale. Hauek 20 eurotan erosi eta 35 euroko erosketa ahalmena eskaintzen dute, Baserritar Ekoizleen Gidan barneratutako bost baserritarrei erosketak egin ahal izateko. Oraindik eskuragarri daude Lazkaoko Udaletxean, eta besteen ordutegi berean eros daitezke.

Guztira 300.000 euro inguru mugi-tzea dagoela aurreikusia agertu du Lazkaoko Udalak. Hala, laguntzak hiru noranzkotan bideratuko dira: ehun industriala, baserritar ekoizleak, eta herriko merkatari, zerbitzu eta ostalariak.