- Covid-19a dela eta, ohiko moduan entzunaldiak egitea galarazita dagoenez, Tobera Musika Eskolak aurten birtualki egingo ditu formatu txikiko emanaldiak. Ikasleek bakarka edo talde txikitan jotzen dute hauetan, normalean instrumentu berdin bakar batekoak bakarrik elkartuta. Hala, hainbat instrumentutako ikasleren 25 bideo grabatu berri dituzte, eta sare sozialen bidez zabalduko dituzte.