- Nahiz eta iazko urtean etenaldia egon zen, Sasietak beste urtebetez abian jarri du konposta doan banatzeko kanpaina, eta dagoeneko Goierriko hainbat herritan egin dituzte banaketak, hala nola, Ataunen eta Ordizian. Azken honetan gaur goizean ere arituko dira, frontoi ondoan jarritako karpan. Hala, 09.00etatik 13.00etara jaso ahalko dute ordiziarrek.

Goierriko beste herrietara ere iritsiko da konpost banaketa. Ostegunean Idiazabalen izango da, eta ostiralean Legorretan; bietan herriko plazan, 16.00etatik 20.00etara.

Maiatzarekin batera hasiko da Beasainen kanpaina. Maiatzaren 3an eta 4an, goizean 9.30etatik 12.30etara, eta arratsaldean 16.00-etatik 20.00etara, karpa txiki bat jarriko du Mankomunitateak Gernika pasealekuan.

Maiatzaren 7an Olaberriko Iurre auzoan egingo da banaketa arratsaldez, eta 10 eta 11an Lazkaoko plazan egingo da; lehen egunean goizez, eta bigarrenean arratsaldez.

Herri nagusietatik igaro ostean, gainontzeko herri txikien txanda izango da, eta guzietan arratsaldez burutuko da kanpaina. Hala, maia-tzaren14an Ormaiztegiko plazan izango dira; 17an, Segurako San Joan plazan; 18an, Zaldibiako plazan, eta 19an, Zegaman, Jose Maiora plazan.

Ezinbestekoa da Sasietako txartela eramatea, eta gehienez ere bost kilo banatuko dira etxebizitzako.