Idiazabal | 'Amaren intxaurrak' emanaldirako xehetasunak

20.04.2021 | 00:02

idiazabal – Idiazabalgo Udalak jakinarazi du ostiral honetan eskainiko den Porrotx eta Marimotots pailazoen Amaren intxaurrak ikuskizuna 17.30ean hasiko dela, baina, 17.00etan egingo da Igarondo pilotalekuko ate irekiera. Bestalde, emanaldira etortzerik ez dutenek, sarrerak itzultzeko aukera izango dute, bihar arte, Udaleko Arreta Bulegoan 8.30etatik 14.30etara. "Itzulitako sarrerak baleude, ohiko bideetatik jakinaraziko da salmenta modua", gehitu dute.

noticias de noticiasdegipuzkoa