- Segurako hiribilduaren menpe egon zen Urtsuaran auzoa 1947. urtera arte. Orduan, herritarren erabakiz, Idiazabalgo eskuetara pasa zen. Hala, igande honetan Idiazabaldik Urtsuarana joateko mendi ibilaldia antolatu du Udalak, Kirol Elkarteko Mendi Sailaren elkarlanarekin. Goizeko 08.30etan herriko plazatik abiatuko dira eta Urtsuaran izango dute helburu, galtzada zaharra igaroz. Gainera, auzoa ezagutzeko aukera ere izango da, eta iritsitakoan haurrentzako jokoa ere egingo da.

Ibilaldian parte hartzeko izena liburutegian eman daiteke, liburutegia@idiazabal.eus, edo 943 187 100 zenbakira deituz.