Bakardadearen gaia landuko dute Seguran

Bi ikastaro antolatu dituzte bakardade eta ekonomia zirkulararren gaiak herritarrekin lantzeko

10.04.2021 | 00:47

segura – Bakardadek dituen ertzak aztertu eta lantzeko, eta ekonomia zirkularraren berri emateko, Segurako Udalak, Cebanc ikastetxearekin batera bi ikastaro antolatu ditu segurarrentzako: Nire bakardadearekin soinean; bakardadea modu positiboan gainditzeko baliabideak da lehena, eta Eli Valentzuela adituak gidatuko du tailerra.

"Bakardadea nola ulertzen dugun, bakarrik zerk sentiarazten gaituen ezagutu eta zehaztu, bakardadea nola bideratzen dugun, bakardadea ikuspuntu eraikitzaile eta errealago batetik gainditzeko auto-zaintzarako baliabideak landuko dira".

Guztira, 20 orduko programa izango da, egunean bitan banatuta. Hala, apirilaren 13, 15, 20, 22, 27, 29, eta, maiatzaren 4, 6, 11 eta 13an, arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara bitartean garatuko da ekimena.

Bakardadea ez ezik, geroz eta ezagunagoa den ekonomia zirkularraren gaian sakontzeko aukera ere eskainiko da Seguran. Ekonomia zirkularra, sukaldaritza eta produktu lokala izenpean, nekazaritzako sektorearen gainean jarriko da begirada. "Eremuko produktuek gure gastronomia, kultura, turismo eta kanpo irudiaren oinarria osatzen dute. Bestalde, sektore hau gure landazabaleko paisajearen eta gure naturaren bioaniztasunaren arduraduna da", agertu dute. Horregatik, diote "inoiz baino premiazkoagoa" dela "sektorearentzat lagungarriak diren proiektu berri-tzaileak aurrera eramatea". Bide horretan, 20 orduko programa izango da hau ere, egunean hiru ordu: maiatzaren 20, 22, 27 eta 29an, eta ekainaren 3 eta 5ean. Ostegunetan 17.00-20.00 egingo da saioa, eta larunbatetan goizez, 10.00-13.00.

Interesdunek Udal edo liburutegira jo dezakete, 943 801 006, 627 449 161 edo kultura@segura.eus.