- Euskal danbolina izango dute hizpide gaur Beasaingo Igartza jauregian. Hain zuzen, iluntzeko 19.00etan Jose Ignazio Ansorena txistulariak eta Josera Senperena pianojoleak kontzertua eskainiko dute, elementu horri protagonismoa emanez. Emanaldirako sarrerak Igartzako Monumentu multzoko informazio puntuan eskuratu daitezke.