- Herrian gelditu diren legazpiarrek plan ona dute asteburu honetarako: herriko zineklub taldeak Nomadland pelikula emango du gaur eta igandean, Latxartegi aretoan. Bi saioak 19.00etan izango dira. Chloe Zhaoren pelikula honek zortzi izendapen jaso ditu Oscar sarietarako. Horien artean, hiru garrantzitsuenak daude: pelikula onenari dagokiona, zuzendari onenari dagokiona eta aktore onenari dagokiona (Frances McDormand). Oscar sariak apirilaren 25ean banatuko dira.