- Ingurumenak duen garrantziaz jabetzeko eta txikitatik ohitura horiek bultzatzeko asmoz, Beasaingo Udalak udalerriko bost ikastetxeekin elkarlanean zuhai-tzen landaketa egin du Sagastiguti parkean. Honela hamar haritz-landare eta haritza landatu dituzte Leire Artola alkateak eta Andramendi ikastola, La Salle, Murumendi, Alkartasuna lizeoa eta Txindoki institutuko ikastetxeetako ordezkari izan diren irakasle eta ikasleek.

Eskola Agenda 2030aren barruan aurtengo ikasturtean Basoa ernatzen proiektua lan-tzen ari dira beasaindarrak eta Basoen Nazioarteko Egunaren harira egin dute lanketa.