- Ataundarrek estreinekoz entzungo dituzte Unidad Alavesa herriko taldeak ateratako disko berriaren melodiak. Made in Germany disko berria ondu du boskoteak, nahiz eta oraindik ere aste batzuk itxaron beharko diren horiek entzuteko, orduan kaleratuko baita diska. Hauek badute esperientzia musikaren munduan, izan ere, oraingo hau taldearen hirugarren lana da.

Disko berriaren aurkezpenak egiteko hainbat data argitaratu dituzte, eta lehenengoa etxean izango da. Maiatzaren 8an egingo da saioa, Herri Antzokian. Beste data batzuk ere zehaztu dituzte: maia-tzaren 15ean Iruñean joko dute, Totem aretoan, eta ondoren Donostiaren txanda izango da; maiatzaren 29an, Dokan.

Beasaingo Pottoka estudioan grabatu dute lana, Fredi Pelaezekin, eta Artza Records zigiluarekin.